Martial Solal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aljer, 1927ko abuztuaren 23a (97 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea, jazz musikaria, piano-jotzailea eta soinu banda konpositorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Martial Solal Trio Martial Solal Quartet |
Genero artistikoa | jazza big banda |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Pausa Records |
|
Martial Solal (Aljer, 1927ko abuztuaren 23a) frantses piano-jotzailea, musikagilea eta orkestra-zuzendaria da. Sei urte zituela piano klasikoa ikasten hasi zen. Estatubatuarrak Afrika iparraldera iritsi zirenean (1942) ezagutu zuen Solalek jazza. Bere herrialdeko dantza-orkestretan jotzen hasi zen. 1950ean Parisa joan zen, eta han Jo Jaguar ezizenarekin hasi zen lanean. Hiri horretan Aimé Barrelli, Tony Bennett eta Noël Chiboustekin jo zuen, baina batez ere Parisen bizi ziren jazz-musikagileekin: Django Reinhardt, Don Byas eta Lucky Thomson saxofoi-jotzaileak, Kenny Clarke, etab. 1960an Guy Pederson baxu-jotzailearekin eta Daniel Humair bateriarekin garai hartako hirukote berezienetako bat osatu zuen. Newporteko Jaialdira gonbidatu zuten (1963), eta beste hirukote bat antolatu zuen, baina ez zuen lehenengoaren bezainbesteko arrakasta izan.
Orkestrarako hainbat lan ere idatzi zituen. Jazz-album garrantzitsuak grabatu bazituen ere (Happy Reunion avec Stéphane Grappelli, 1980), Solalek estatus berri bat iritsi zuen, gaur egungo musikagilearena hain zuzen ere. Piano-jotzaile gisa izugarrizko teknika zuen, eta bat-batean jotzeko erraztasun handia. Hainbat filmetako musika ere egin zuen, hala nola, Bi gizon Manhattanen (1958), Arnasestuka (1959), Leon Morin apaiza (1961).
1989an Martial Solal Nazioarteko Piano-Lehiaketa sortu zuen, mundu-mailan ospetsuenetako bat.